Zubian itxita eta ondorengo 44 egunetan 14 ordu jarraian zabalik izango da Liburutegia

27.04.18
Udal Liburutegia

Ermuko ikasleek jarraiko 14 ordu eta erdi izango dituzte udal Liburutegian ikasturte amaierako azterketak maiatzaren 2tik ekainaren 14ra artean, zerbitzuak ezagutzera eman duenez. Udal Liburutegiak bere ordutegia luzatuko du datorren asteartetik, maiatzak 2tik, ekainaren 14ra arte, osteguna, ikasleek ikasturteko azken azterketak eroso eta denbora luzeagoan horiek prestatzerik izan dezaten, nahi izanez gero.

Epe horretan Udal Liburutegiak astelehenetik ostegunera edukiko duen ordutegia jarraian eta etenik gabe ondokoa da: goizeko 9:30etatik gaueko 12an bitartekoa. Ostiraletan betiko ordutegia mantenduko da, hau da goizeko 9:30etatik iluntzeko 20:30etara bitartean. Asteburuetan aldiz, larunbat eta igandetan, irekitzeko ordutegia goizez 9:30etik 13:30era eta arratsaldez 4etatik 8etara izanik.

Maiatzaren 1eko zubia dela-eta, liburutegia itxita izango da larunbatetik asteartera, biak barne.

Lotutako albisteak

Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz
Imagen
16.01.26
Yogarte Samskara"’ haurrentzako esperientziaren bigarren edizioa egingo

Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte
Imagen
15.01.26
Liburutegiak haurrentzako bi irakurketa klubetan izena emateko epea ireki du

Bata hiru eleduna, "Family Reading Time" eta, bestea gazteleraz, "Entre libros"