Odola emateko aukera berri bat ostegun honetan

13.06.18
Gizartea

Ermuko Odol Emaileen Elkarteak (Donaser izenekoak) odola emateko saioa berria antolatu du aste honetarako.

Ostegunean izango da zita, ekainaren 14an, hain zuzen. Nahi duten bizilagun guztiek eman ahal izango dute odola, Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroak herrira ekarriko duen unitate mugikorrean.

Unitate hori elkarteko egoitzaren aurrean jarriko da, Bizkaia Etorbidean eta anbulatorio zaharraren aurrez aurre.

Unitate hori egun osoan Ermuan izango da eta odol-emateak goiz nahiz arratsaldean egin ahal izango dira. Goizeko txanda 09:15ean hasiko da, eta 14:00ak arte abian egongo da. Gainera, arratsaldez odola eman nahi duten pertsonek 16:30etik 21:00etara aukera izango dute elkarteko egoitzaren aurrean, Bizkaia Etorbidean, dagoen unitate mugikorrera gerturatzeko.

Herriko odol-emaileak jakinaren gainean daude jada, deialdi bakoitzeko SMS eta e-posta bidezko mezuak jasotzen baitituzte eskuko telefonoetan eta ordenagailuan.

Lotutako albisteak

Imagen
04.02.26
‘Nire liburutegia, zure liburutegia' senidetze-proiektura batuko udal Liburutegia

Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
30.01.26