Festa giroko kirol eta kultur ekitaldi izango ditugu igande honetan

13.07.18
Kultura eta Gazteria

Larunbat honetan hasiko da 2018ko Santixau jaietako programazioa, Huntzaren kontzertuak borobilduko duen ekitaldi sorta baten eskutik. Igandea, ordea, ez da atseden hartzeko eguna izango, herriko hainbat elkartek kirol eta kultur egitasmo ezberdinak antolatu baitituzte jai giroaz gozatzen jarraitzeko.

Igandeko egitaraua 09:30ean hasiko da bi kirol jarduera ezberdinekin: batetik, Santixauetako II. Padel Txapelketak aurrera jarraituko du eta partidu gehiago lehiatuko dira San Pelaioko pistetan; eta bestetik, Urko Mendiko Txirrindulariak elkarteak mountain bike martxa herrikoiaren XXIII. edizioa antolatu du, eta aipatutako orduan Orbe Kardinala plazatik abiatuko da.

San Martin plazak, aldiz, Draconia elkarteak antolatutako XVI. Blood Bowl txapelketa hartuko du 10:00etatik aurrera. Eta, ordubete geroago, benjaminen, alebinen eta infantilen txirrindulari lasterketak hasiko dira, Ermuko Txirrindulari Elkartearen eskutik.

Egunari amaiera ezinhobea emateko, Eirband taldeak bertsioen kontzertua eskainiko du 20:00etatik aurrera Martxoak 8 plazan.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin