Tren zerbitzu bereziak uztailaren 14, 21 eta 24ko gauetan

13.07.18
Kultura eta Gazteria

Ermuko Santixau jaiak direla eta, Euskotrenek gaueko tren zerbitzu berezia eskainiko du Debatik Ermura bitartean uztailaren 14, 21 eta 24ko gauetan, ohiko eskaintzaren osagarri gisa.

Larunbat gauetan bi orduz behin Matiko (Bilbo) eta Deba arteko ibilbidea egiten duen ohiko tren zirkulazio zerbitzua indartu egingo da larunbatetik iganderako gau osoan ibiliko diren tren bereziekin.

Horrela, uztailaren 14tik 15erako eta 21etik 22rako gauetan, ordubetetik ordubeterako tren zirkulazioa egongo da Deba-Ermua tartean, 01:00etatik 07:00etara bitartean, gutxi gorabehera.

Bestalde, uztailaren 24tik 25erako gauean, tren zerbitzu bereziak eskainiko dira Durango eta Elgoibar artean bi orduz behin.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen 944 333 333 telefono zenbakia erabil dezakete. Geltokietan eta geralekuetan ere jaso dezakete informazioa, baita webgunean, APP ofizialean eta Twitterreko kontuan ere.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin