Santixauetako esku pilota jaialdiaren erakargarri dira Ezkurdia-Zabaleta bikotea

24.07.18
Kultura eta Gazteria

Uztailaren 25a patroiaren egun handia da Ermuko jai egitarauan; Santiago Apostoluaren eguna, hain zuzen. Behar bezala ospatzeko, herriko Pilota Taldeak profesionalen arteko bi partida antolatu ditu. Aritzmendi Frontoira iritsiko diren pilotarien artean, binakako aurtengo bikote txapelduna -Ezkurdia eta Zabaleta- izango dugu, zeinak zaleen artean ikusmin gehien piztu duena.

Arratsaldeko bostetan hasiko da pilotaren festa, eta bigarren mailakoen arteko partidua jokatuko da lehenbizi. Elordi-Erostarbe eta Etxeberria-Tolosa bikoteak aurrez aurre izango dira, eta horien ostean hasiko da eguneko partidu nagusia: Elezkano II eta Rezusta, Ezkurdia eta Zabaletaren aurka.

Sarrerak egunean bertan eros daitezke Aritzmendi frontoian, arratsaldeko lauretatik aurrera.

Gizon eta emakume afizionatuak ikusteko aukera

Bestalde, Ermuko Pilota Taldeak afizionatuentzat partiduak antolatu ditu iganderako, uztailak 26. Arratsaldeko seietan hasiko dira Orbe Kardinala plazan, eta honako partiduak jokatuko dira:

4 t''erdikoa: jubenil mutilak

Emakume afizionatuen arteko partiduak

Binakako partidua: gizon afizionatuen artean

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin