'Gru 3, Mi villano favorito' filma ikusgai udako zine emanaldian

06.08.18
Kultura eta Gazteria

Udako zineak, aurtengo proposamenen bigarrena dakarkigu gaur gauerako: “Gru 3 mi villano favorito” titulukoa. Abuztuan doan eta kalean ikusi ahal izango ditugun 8 filmen artean, bigarrena. Proiekzioa, esan bezala, gaueko 10etan hasiko da, sarrera librea eta doan izanik. Emanaldia plazan egingo da eta elizako arkupe edo atarian euria egingo balu.

Marrazki bizidunak dira, adin guztientzat aproposak. Ekoizpen ipar amerikarra da, 90 minutu irauten duena. Zuzendariak Pierre Coffin, Kyle Balda eta Eric Guillon dira, Cinco Paul & Ken Daurioren gidoia oinarri hartuta. Titulua Illumination Entertainment ekoizlearena da eta Universal Pictures banatzailearen bidez irizten zaigu.

Sinopsia

Marrazki bizidun ezagun hauen hirugarren luzemetraia da, birgizarteratuta dagoen doilor ohi ezagunak protagonizatzen duena. Oraingo honetan nortasun krisiari, neba biki sekretu bati eta 80. hamarkadan zaharkiturik geratu zen gaizkilearen gaitzei aurre egin behar izango dioelarik. Gruk nortasun krisi sakonean dago, doilorren kontrako ligatik kaleratu izan dute, gizateria mehatxatzen zuen gaizkilea ez harrapatzeagatik. Orduan, ezagun bat agertzen da eta bera bezalako maltzurra izan nahi duen neba bikia duela esanen dio. Hori nahikoa izango da, protagonistarengan maltzur jokatzeko eta gaiztakeriak egiteko duen berezko grina berpizteko.

Hurrengo emanaldia, asteazken gauekoa izango da, noiz “Abracadabra” titulua ikusteko aukera izanen dugun.

Lotutako albisteak

Imagen
21.01.26
Paloma San Basiliok ‘Dulcinea’ ikuskizuna aurkeztuko Ermua Antzokian

Ez dago sarrerarik eskuragarri, guztiak saldu direlako
Imagen
20.01.26
Antzokiak bi ekoizpen espainiar, azpitituludun eta animazio bana proiektatuko ditu aste honetan

‘Frontera’ eta ‘Rondallas’ dira programazioaren ardatz; zinelubean ‘Father, mother, sister, brother’ eta haurrentzako saioan ‘200% Wolf’ emango
Imagen
20.01.26
‘Queralt Lahoz' abeslariaren kontzertua bertan behera

‘Janus Lester’rek ordezkatuko du apirilaren 24an programatutako emanaldian