Imagen
Hemen da ‘Ermuan Bagara’ argazki lehiaketa
23.08.18
Euskara
Ermuan Bagara Ermuko Euskaltzaleen Sareak argazki lehiaketa antolatu du herritar guztientzat. Lehiaketara Ermuan Bagararen materiala ikusten den argazkiak aurkeztu beharko dira: kamisetak, poltsak, agendak, txapak, kartelak…
Berdin dio argazkia non ateratakoa den, helburua elkartearen arropa edo materiala modu irudimentsuan eta originalean erakustea da.
Parte hartzen duen pertsona bakoitzak argazki bakarra aurkeztu ahalko du; ez dira argazki gehiago onartuko. Argazkiak antolatzaileei helarazteko hiru bide daude:
- Ermuan Bagara Ermuko Euskaltzaleen Sarearen Facebook orrialdearen bitartez
- ermukoeuskaltzaleensarea@gmail.com helbide elektronikoaren bidez
- 649 75 51 87 telefono zenbakira Whatsapp mezua bidaliz
Edozein modutara bidalita ere, izen-abizenak jarri beharko dira. Irabazleak 100 euroko afaria eskuratuko du sari gisa.
Argazkiak aurkezteko epemuga irailaren 9a izango da, igandea.
Lotutako albisteak
Imagen
11.12.25
Olentzero, gure eskutitzen zain
Edozein herritarrek har dezake parte eta opariak zozketaz erabakiko dira
Edozein herritarrek har dezake parte eta opariak zozketaz erabakiko dira
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia
Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian
‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin