Enpanadaren XII. jaia ospatu eta gozatuko

21.09.18
Kultura eta Gazteria

Herriko Zentro Galiziarrak ‘Enpanadaren XII. Jaia’ ospatuko du biharko egunean. Jaiaren mamia herriko Orbe Kardinalaren plazan gauzatuko. Egunari hasiera emango zaio lurralde hartako edari eta mundu zabalean ezagun eta unibertsalak diren enpanada razioen salmenta puntu edo tabernarekin. Eguerdiko ordu 1etangonbidatyuei harrera egingo zaie. Bazkal ordu artean, giro polita espero da plaza nahiz hiri gune erdiko kaleetan.

Antolatzaileek, arratserako jolasak antolatu ditzute. Izan ere, pertsona nagusientzako txapelketak egingo dira chave eta igela jokoetan. Txapelketa bakoitzeko lehen bi sailkatuek sariak jasoko dituzte. Galiziatik etorriko den ‘As Portelas’ taldeak jaia girotuko du.

Ekimenak Galiziako Xuntaren eta gure udalaren babesa eta diru-laguntza jaso du. Baita ere, herriko hainbat dendari eta ostalariena ere.

Lotutako albisteak

Imagen
26.01.26
Datorren larunbatean, aurtengo lehen ‘Story time’ saioa egingo da

Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin
Imagen
21.01.26
Paloma San Basiliok ‘Dulcinea’ ikuskizuna aurkeztuko Ermua Antzokian

Ez dago sarrerarik eskuragarri, guztiak saldu direlako
Imagen
20.01.26
Antzokiak bi ekoizpen espainiar, azpitituludun eta animazio bana proiektatuko ditu aste honetan

‘Frontera’ eta ‘Rondallas’ dira programazioaren ardatz; zinelubean ‘Father, mother, sister, brother’ eta haurrentzako saioan ‘200% Wolf’ emango