The Black Note taldeak soul erritmoa ekarriko du Ermura

17.01.19
Kultura eta Gazteria

Bizkaiko jazz eta blues zirkuituak jarduerari berrekin dio eta Lobiano Kultur Gunera iritsiko da asteburu honetan The Black Note taldearen eskutik.

Boskote hau Madrilen egindako musika beltz huts-hutsa da. The Black Note soul, rhythm&blues eta gospela da, funketik, reggaetik eta latin souletik edaten duena. Pianoak eginkizun garrantzitsua du talde honetan, egungo soul banda gehienetan ez bezala, bertatik abiatzen baitira konposizioak.

The Black Notek estilo propioa eta berezia du, abeslari beltza barik, zuria duena; izan ere, Blanca de la Plazaren ahots boteretsuak molde guztiak hausten ditu, eta Monica Menendezen konposizio, piano eta ahotsekin, egungo musika panoraman aurkitzen zaila den emakume-tandem ederra eratzen dute.

I’m here and I’m ready bigarren diskoa kaleratu berri du taldeak, eta larunbat honetan, urtarrilak 19, Ermuan aurkeztuko dute lana. Kontzertua 20:00etan hasiko da Lobiano Kultur Gunean.

Sarrerak 10 euroren truke daude salgai Lobianon bertan edota Kutxabanken webgunean, eta larunbatean leihatilan ere lortu ahalko dira.

Lotutako albisteak

Imagen
26.01.26
Datorren larunbatean, aurtengo lehen ‘Story time’ saioa egingo da

Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin
Imagen
21.01.26
Paloma San Basiliok ‘Dulcinea’ ikuskizuna aurkeztuko Ermua Antzokian

Ez dago sarrerarik eskuragarri, guztiak saldu direlako
Imagen
20.01.26
Antzokiak bi ekoizpen espainiar, azpitituludun eta animazio bana proiektatuko ditu aste honetan

‘Frontera’ eta ‘Rondallas’ dira programazioaren ardatz; zinelubean ‘Father, mother, sister, brother’ eta haurrentzako saioan ‘200% Wolf’ emango