Emakumearen Topalekuak 'kale feminismoaren' materialak ikusgai jarri ditu

25.01.19
Berdintasuna

Emakumearen Topaguneak erakusketa berri bat hartu eta hasi du aste honetan, ‘Kale feminismoa’ titulupean. Materiala Marienea ‘Feminismoa fokkuratzen’ taldearena da. Erakusketaren helburua gure gizartean emakumea ez dela oraindik mereziko lukeen beste aintzat hartzen; hau da, oraindik estereotipo larregi dagoela, bere errealitatearen inguruan ez dela egi osoa esaten eta, askotan, gizartean jokatzen duten papera nahita ezkutatu egiten dela. Horregatik guztiarengatik, “auzo eta kaleek erakusten ez digutena ikusarazi nahi du: estereotipo faltsuz josita irudikatuaz emakumeak edo, zuzenean, errepresentatu ez”.

Erakusketa hilabetez izango dugu Ermuan, hain zuzen, otsailaren 22ra artean, hori barne. Emakumeen Topalekuan ikusgai egongo da bilduma otsailaren 22ko ostiralera arte. Materiala ikusteko ordutegia astelehenetik ostiralera 08:00etatik 15:00etara eta 16:30etik 20:00etara bitartekoa da(ostiraletan izan ezik).

Azpian ikusgai dagoen materialaren argazki hainbat uzten dizkizuegu, jarduera iragartzeko prestatu den kartelarekin bat.

Lotutako albisteak

Imagen
05.01.26
Berdintasun Sailak 2026ko martxoaren 8rako kartel lehiaketa deitu du

Aurten lanak formatu digitalean aurkeztu ahal izango dira, otsailaren 6ko 14:30etara bitartean
Imagen
18.12.25
Udal instalazioen Gabonetako jai-egunak eta ordutegi bereziak

Jai-egunetan itxita egongo eta ordutegiak egokituko dituzte, bihar guztiek 12:00etan itxiko
Imagen
28.11.25
‘Beldur Barik Ermua’ lehiaketak bi kategoriako bost talde saritu ditu

Kultura eta indarkeria sexistaren aurkako 20 bideo aurkeztu dira aurtengo lehiaketara