2018ko kulturaren laburpena Oscar Blancoren ikuspuntutik
Oscar Blanco ermuarraren Ermua Antzokia 2018 erakusketa izango dugu ikusgai Lobiano Kultur Gunean gaurtik aurrera, otsailak 4. Pasatu den 2018. urteko Antzokiko kultur programazioaren barne izan diren ikuskizunik azpimarragarrienak erakusten ditu galeria honek.
Seigarren urtez jarraian muntatu du erakusketa Oscar Blancok, eta asteburutan Ermua Antzokiko emanaldietan bokazioz eta afizioz eginiko argazkietatik bere gustukoenak erakutsiko dizkigu. Musikaz, antzerkiz eta kulturaz blai dauden irudiak.
Erakusketa iragartzen duen kartelak Lobianon ikusgai izango diren argazkietako bat aurkezten du: Enrique Villarreal El Drogas musikariaren irudia, pasatu den 2018ko otsailaren 16an gure herrian emandako kontzertuan.
Gaur astelehena 18:00etan zabalduko da erakusketa, eta egunero irekiko da 18:00etatik 20:00etara datorren igandera arte, otsailak 17. Sarrera doakoa da.
Lotutako albisteak
‘Aro berria' zineklubean eta ‘Abuela tremenda' haurrentzat, programazioaren beste proposamenak
Kultura Sailak lehiaketako kartel irabazlearen berri eman du gaur, zeina Edurne Cacho aragoiarraren lana den eta animali biak bateratzen dituen
Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin