Murtziako Critobal Aguiloren ‘Beldurra’ kartelak iragarriko ditu Inauteriak
Ermuak jada badu aurtengo Inauteriak iragartzeko kartel ofiziala. Udal Kultura sailak deitutako lehiaketa herenegun erabaki zen eta, jada, ezagutarazi da saritua izan den proposamena. Lehiaketako lan irabazleak ‘Beldurra’ izenburua du eta egilea 51 urteko Critobal Aguilo Dominguez murtziarra (Cartagena herriko bizilagunak) da. Autoreak 500 euroko saria jasoko du eta lan garaileak 2019ko inauteriak eta bere jarduerak iragartzeko erabiliko da.
Autoreak diseinaturiko kartelean oilar eta mozorroturiko oilo koloretsu biren irudia nagusi da, fondo erabat urdinaren gainean. Eta erdian ‘Carnavales de Ermua 2019ko Inauteriak’ lemaren letretan kolore horia erabili du.
Epaimahaiak lehiaketara aurkeztutako lanen kalitatea oso positibotzat jo du. 2019ko Ihauteriak otsailaren 28tik martxoaren 5era bitartean ospatuko ditugu, eta obra honek jantziko ditu bai kartelak, baita egun horietarako jarduerak biltzen dituen programa ere.
Lotutako albisteak
‘Aro berria' zineklubean eta ‘Abuela tremenda' haurrentzat, programazioaren beste proposamenak
Kultura Sailak lehiaketako kartel irabazlearen berri eman du gaur, zeina Edurne Cacho aragoiarraren lana den eta animali biak bateratzen dituen
Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin