Zientziak eta dibertsioak Merkatu Plaza bete dute

13.02.19
Ekonomi Sustapena

Adin guztietako 150 neskato-mutiko ermuarrek parte hartu dute astelehen honetan Zientziako Emakumeen eta Nesken Nazioarteko Eguna dela eta antolatu diren jardueretan. Merkatu Plazan esperimentu dibertigarriak egiteko aukera izan dute; helburu nagusia zientzia eta teknologia gaztetxoengana gerturatzea izan da, batez ere neskatoengana.

Toki Garapen Alorra, Ermua Hiri Hezitzailea proiektua eta Emakumeen Topalekua Elhuyar Fundazioarekin elkarlanean aritu dira Lehen Hezkuntzako haurrek esperimentu sinple bezain dibertigarrietan parte hartzeko aukera izan dezaten. Horrela, lau emakume ikertzaileren laguntzarekin, neska-mutilek ponpa eferbeszenteekin jolasteko, Slimeak sortzeko, huts makinen magia ikusteko eta kolore eta gozokiekin jolasteko tartea izan dute.

Bestalde, ikusgai izan da bertan Emakume asmatzaileak erakusketa, Zortzi emakume asmatzaileri buruz hitz egiten duten panelek osatzen dutena. Horien asmakizunek gizartearen ongizatea bultzatu dute, baina gutxik dakite sortzaileak emakumeak izan zirela, esaterako, Hedy Lamarr, komunikazio sistema “sekretu” baten sortzailea; Ada Lovelace, informatikako lehenengo programatzailea; edo Angela Ruiz Robles, entziklopedia mekanikoaren sortzailea eta liburu elektronikoen sorrera bultzatu zuen emakumea.

Nazio Batuen Asanblada Nagusiak otsailaren 11 Zientziako Emakumeen eta Nesken Nazioarteko Egun izendatu zuen, emakumeek eta neskatoek zientzian partaidetza osoa eta berdintasunezkoa izateko eta genero berdintasuna eta ahalduntzea bultzatzeko asmoarekin.

Astelehenean Merkatu Plazan burututako ekintzen helburu nagusia herriko neskak zientziara gerturatzea da, eta emakumeek zientziaren historian egindako ekarpen garrantzitsuak ezagutara ematea. Mota horretako jarduerekin emakume zientzialarien lanari ikusgarritasuna ematen zaio, eta STEAM bokazioak bultzatzen dira (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Artea eta Matematikak), egungo enpresek eskatzen dituzten lanpostuetan generoen arteko ezberdintasuna murrizteko. Horrekin herri berritzaile, sortzaile eta parte-hartzailea lortu nahi da, gizon nahiz emakumeek kalitatezko formakuntza eta lanpostuak lortzeko aukera berdinak izango dituztena.

Lotutako albisteak

Imagen
09.12.25
Tokiko dendek gabonetako merkatua egingo

Hilaren 20an, larunbata, eta 21ean, igandea, Merkatu plaza zaharrean
Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik