Alemaneko mintzapraktika taldean izena emateko epea zabalik
Ermuko Udal liburutegiak asteartero bilduko den alemaneko mintzapraktika taldean parte hartzeko izen-emate epea zabaldu du.
Ekimen honen helburua hizkuntza giro lasaian praktikatzeko tokia eskaintzea da. Asmoa ez da klaseak jasotzea, hitz egiteari eta beste hizkuntza batean ideiak azaltzeari beldurra galtzea baizik. Jarduera honetan parte hartu ahal izateko baldintza bakarra elkarrizketa arruntean aritzeko gaitasuna izatea da, inongo titulu ofizialik eskatuko ez bada ere.
Hiruhileko honetan, Ermuko Udalak eta Deustuko Unibertsitateak sinatutako hitzarmenari esker burutu ahalko da jarduera. Saioak ama-hizkuntza alemana duen unibertsitateko ikasle batek dinamizatuko ditu.
Martxoaren 5etik maiatzaren 21era, asteartero bilduko da taldea 18:30etik 20:00etara Lobiano Kultur Gunean.
Mintzapraktikan parte hartu ahal izateko, ezinbestekoa da Udal liburutegiko edo Euskadiko Irakurketa Publikoko beste edozein zentroko bazkide izatea.
Izen-ematea liburutegian bertan, 943 17 92 12 telefono zenbakian edota biblioteca@udalermua.net helbide elektronikoan bete daiteke izen-abizenak, liburutegiko bazkide txartelaren zenbakia, telefonoa, e-maila eta hizkuntzaren ezagutza maila emanez.
Lotutako albisteak
Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin
Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz
Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte