Sagardo Egunak seigarren edizioa ospatuko du

07.03.19
Kultura eta Gazteria

Ermuko Gazte Asanbladak Sagardo Eduna jai ezagunaren edizio berri bat antolatu du larunbat honetarako, martxoak 9. Seigarren aldiz jarraian ospatuko da jai herrikoia, eta Ermuko hainbat ostalaritza establezimenduren, EMOEren, Euskal Birusaren, Nü Shu Ermuko Gazte Feministen  eta Aiuri Antiespezistaren laguntzarekin antolatu da, baita Ermuko okindegiekin eta Euskadiko hainbat sagardotegiren babesarekin ere.

Festaren helburu nagusia sagardoa hurbildu eta herrian euskal kultura bultzatzea da, eta maiatzera arte luzatuko den sagardo denboraldi berriarekin bat egiten du.

Sagardo Eguna 12:30ean hasiko da Orbe Kardinala plazan jendearentzat sagardo gunea zabalduta. Espazio hori 14:30ak arte egongo da zabalik, baina arratsaldean berriro irekiko da 18:30ean, eta sagardoa amaitu arte mantenduko da, edari tradizionala dastatu nahi duten pertsona guztiak hurbildu daitezen. Sagardo jaiaren ostean, 22:00etan, Maskaradun DJak musikaz girotuko du plaza.

Lotutako albisteak

Imagen
26.01.26
Datorren larunbatean, aurtengo lehen ‘Story time’ saioa egingo da

Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin
Imagen
21.01.26
Paloma San Basiliok ‘Dulcinea’ ikuskizuna aurkeztuko Ermua Antzokian

Ez dago sarrerarik eskuragarri, guztiak saldu direlako
Imagen
20.01.26
Antzokiak bi ekoizpen espainiar, azpitituludun eta animazio bana proiektatuko ditu aste honetan

‘Frontera’ eta ‘Rondallas’ dira programazioaren ardatz; zinelubean ‘Father, mother, sister, brother’ eta haurrentzako saioan ‘200% Wolf’ emango