Amaitu da ingelesezko eta frantsesezko irakurketa kluben denboraldia
Ermuko Udal liburutegiak bukatutzat eman ditu pasatu den urrian hasi ziren helduentzako ingelesezko eta frantsesezko irakurketa klubak.
Ikasturte honetan zehar, bi klubetan parte hartu duten pertsonak bi hilean behin bildu dira liburutegiak proposatutako liburuak irakurri eta komentatzeko. Ingelesezko taldeko partaideek honako lanak izan dituzte eskuartean:
- Gilead – Marilynne Robinson
- Under the greenwood tree – Thomas Hardy
- To kill a mickingbird – Harper Lee
- The boy in the stripped pyjamas – John Boyne
- Strangers on a train – Patricia Highsmith
Bestalde, frantsesezko klubeko irakurleak honako lanen inguruan bildu dira:
- N’oublie pas d’etre heureuse – Christine Orban
- Robe de marié – Pierre Lemaitre
- La place – Annie Ernaux
- Ulysse from Bagdad – Eric-Emmanuel Schmitt
- Le chien jaune – Georges Simenon
Aldez aurretik liburu edo irakurgai bera irakurri duten 15 edo 20 lagunek osatzen dituzte irakurketa klubak. Bileretan komentatu, iritziak eman, irakurketan bizitakoa adierazi eta obraz, gaiaz eta idazleaz hitz egiten da, topaketa hauek ikasteko, sozializatzeko eta hizkuntza praktikatzeko gune bihurtuz.
Jarduera doakoa den arren, aldez aurretik izena ematea eskatzen da, onar daitekeen partaide kopurua mugatua delako. Irailean euskarazko, gaztelerazko, frantsesezko eta ingelesezko irakurketa kluben denboraldi berria hasiko da. Interesa duten pertsonek euren datuak eman beharko dituzte liburutegian, 943 17 92 12 telefono zenbakian edo biblioteca@udalermua.net helbide elektronikoan.
Lotutako albisteak
Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin
Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz
Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte