Umeak izango dira protagonista astearte honetako jaietan

22.07.19
Kultura eta Gazteria

Jai egun nagusiak gerturatzen ari diren heinean, 2019ko Santixauetako programan ditugun ia 106 ekitaldiez gozatzeko aukera izaten dugu egunero Ermuan, eta gaur eta bihar ere ildo beretik jarraituko dugu.

Gaur, uztailaren 22an, haurrek jolasak ingelesez izango dituzte herriko plazan, arratseko 5eta erdietan, ‘Kids&Us’ zentroaren eskutik.

Ordu erdi beranduago Eibar Rugby Taldeak kirol hori 8tik 14 urtera bitarteko gazteen artean ezagutzera emateko saioa egingo du.

Arratseko 7etan, madrilgo rock and rolla lantzen duen Cherry and Ladies taldeak emanaldia egingo du.

Gaueko hamar eta erdietatik aurrera, Shakti Olaizolak ‘Baldin bada’ tituluko zirku eta kale ikuskizuna aurkeztuko du.

Ostegunean, uztailaren 23an, Umeen eguna ospatuko dugu, eta buruhandiek emango diote festari hasiera. Goizean zehar, etxeko txikienek Txarangen Batzordeak antolatutako haurrentzako parkeaz eta tailerrez gozatzeko aukera izango dute Orbe Kardinalaren plazan. Gainera, arratsaldean ere zabalik izango dira 16:00etatik 19:00etara.

Arrtsaldeko 17:00etan, haurrentzako txokolate jana izango da plazan, eta jarraian, "Kili kili punk" musika-ikuskizuna. Festa apar jaiarekin amaituko da, 20:30ean.

Datozen egunetan ere, jaiak ez du etenik izango, eta programa osoa lotura honetan ikus dezakezue.

Lotutako albisteak

Imagen
21.01.26
Paloma San Basiliok ‘Dulcinea’ ikuskizuna aurkeztuko Ermua Antzokian

Ez dago sarrerarik eskuragarri, guztiak saldu direlako
Imagen
20.01.26
Antzokiak bi ekoizpen espainiar, azpitituludun eta animazio bana proiektatuko ditu aste honetan

‘Frontera’ eta ‘Rondallas’ dira programazioaren ardatz; zinelubean ‘Father, mother, sister, brother’ eta haurrentzako saioan ‘200% Wolf’ emango
Imagen
20.01.26
‘Queralt Lahoz' abeslariaren kontzertua bertan behera

‘Janus Lester’rek ordezkatuko du apirilaren 24an programatutako emanaldian