Bizkaia Txapelketaren esku pilotako 1ngo final-aurrekoa jokatuko Ermuan

24.07.19
Kultura eta Gazteria

Final-aurre hori zuzenean emango du ETB1k

Foru Aldundiak antolaturiko aurtengo Bizkaia Txapelketaren esku pilotako 1ngo final-aurrekoa jokatuko Ermuan bihar Santiago Apostolu patroiaren egunean –uztailaren 25ean-. Txapelketa horrek barne hartzen ditu esku banakako, binakako eta lau eta erdiko partidak. Jaialdia zuzenean emango du ETB1k, arratsaldeko 5etatik aurrera.

Aspek kartelean hiru partida iragartzen ditu. Lehenengo eta buruz burukoan Elordi eta Egiguren V jokatuko dute. Binakakoan, bestalde, Elezkano II eta Zabaleta bikotea Altuna III eta Rezustarekin jokatuko dute, nor baino nor. Eta azkenik, lau t’erdiaren barruan ‘Jaka’ eta Julian ‘Retegi Bi’ aurkari izango dira. Jaialdia herriko pilota elkarteak antolatu du eta geratzen diren sarrerak takilan eskainiko ditu.

Ostiralean, afizionatu mailan andrazko eta gizonezkoen arteko beste partida bi

Ostiralean, Santa Ana eta aitona-amonen egunean bigarren jaialdi bat izango du, kasu honetan afizionatuetako mailan. Partida bi izango dira, herriko plazaren frontoian jokatuko direnak, arratseko 6etatik aurrera.

Lehenengo partidan andrazkoena izango da. Nagore Aramendi eta Leire Etxaniz bikotea Olatz Arrizabalaga eta Gentzane Aldaik osatutakoari aurrez aurre egingo. Bigarren partida gizonezkoena izango da eta, horretan, Iñaki Elola eta Iker Elizegi neurtuko dira Gorka Otaduy eta Aitor Etxeberriarekin.

Lotutako albisteak

Imagen
27.01.26
Antzokiak ‘Vida privada' eta ‘El médico II' filmak proiektatuko ditu asteburu honetan

‘Aro berria' zineklubean eta ‘Abuela tremenda' haurrentzat, programazioaren beste proposamenak
Imagen
27.01.26
Hartza eta oilarra bateratu ditu Inauteriak iragarriko dituen kartel irabazleak

Kultura Sailak lehiaketako kartel irabazlearen berri eman du gaur, zeina Edurne Cacho aragoiarraren lana den eta animali biak bateratzen dituen
Imagen
26.01.26
Datorren larunbatean, aurtengo lehen ‘Story time’ saioa egingo da

Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin