Esther Fernandez de Marurik ikusgai jarri du bere obra artistikoaren zati bat Lobianon

01.10.19
Kultura eta Gazteria

Esther Fernandez de Maruri eibartarrak hirurogei bat arte lanekin bilduma jarri zuen atzo ikusgai Lobiano Kulturguneko aretoetan. Erakusketara berrogei koadro baino gehiago eta zeramikako hogeina pieza bildu ditu. Erakusketa zabalik izango da urriaren 13ko igandera bitartean. Erakusketa udal kultura sailak antolatu du. Bere ordutegia ondorengoa da: astelehenetik igandera bitartean egunero arratsaldeko 6etatik 8etara bitartean. Sarrera doan.

Lucas Alberdi maisuarekin ikasi zuen Esther Fernandezek pintatzen. Gaztetatik landu izan du zaletasuna baitu pintura. Bera obran nagusi da oleo teknika eta azpimarragarri dira erretratuak, bodegoiak eta paisaiak. Bakarkako nahi taldekako erakusketatan parte hartu izan du, gehienak Debabarrena eskualdean, horren barne dauden herrietan, eta egoitza duen Eibarren batez ere.

Buztinari forma eman eta hori moldeatzearen zaletasuna betidanik gustatu izan bazaio ere, orain dela urte batzuk arte ez du landu. Gaur egun etxean ditu “pintatzeko estudioa eta labe txiki, diziplina biak uztartuaz”. Estherrek ez du sormen lana marraztera eta moldatzera mugatzen, zenbait koadroren markoa ere egiten duelako, “artisau lana da, guztia etxean egindakoa” dio.

Azpian uzten dugu, Esther Fernandez de Maruriren erakusketa iragartzen duen kartela.

Lotutako albisteak

Imagen
21.01.26
Paloma San Basiliok ‘Dulcinea’ ikuskizuna aurkeztuko Ermua Antzokian

Ez dago sarrerarik eskuragarri, guztiak saldu direlako
Imagen
20.01.26
Antzokiak bi ekoizpen espainiar, azpitituludun eta animazio bana proiektatuko ditu aste honetan

‘Frontera’ eta ‘Rondallas’ dira programazioaren ardatz; zinelubean ‘Father, mother, sister, brother’ eta haurrentzako saioan ‘200% Wolf’ emango
Imagen
20.01.26
‘Queralt Lahoz' abeslariaren kontzertua bertan behera

‘Janus Lester’rek ordezkatuko du apirilaren 24an programatutako emanaldian