‘Story Time’, ingelesezko ipuin kontaketa larunbatean

04.10.19
Udal Liburutegia

Ermuko Udal liburutegiak 2019-2020 ikasturteko lehenengo ingelesezko ipuin kontaketa saioa antolatu du larunbat honetarako, urriak 5. Story Time ekimena 17:30ean hasiko da Lobiano Kultur Gunean.

Asteburu honetako kontaketak The story that was never told du izenburutzat, eta 5 eta 7 urte arteko haurrei zuzenduta dago. Hannah Berry ipuin kontalaria arduratuko da saioa gidatzeaz.

Sarrera doakoa eta librea da, baina plazak mugatuak izango dira saioaren garapenerako isiltasun eta kalitate baldintza egokienak bermatu ahal izateko. Etenaldiak ekidite aldea, puntualtasuna eskatzen da.

Liburutegiak asteburuetarako antolatu dituen jardueren egitarau bereziaren barne kokatzen da ipuin-kontaketa saioa. Helburua bikoitza da: batetik, ahozko tradizioaren bitartez ipuinen mundura hurbiltzea, eta bestetik, neska-mutilen ingelesezko trebetasuna hobetzea.

Story Time ekimeneko hurrengo saioak azaroaren 9an eta abenduaren 14an izango dira. Lehenengoak That’s not true! izenburua du, 5 eta 7 urteko haurrei zuzenduta dago eta Hannah Berryk eskainiko du. Bigarrenak, aldiz, The time guardians du izenburutzat, eta 4 eta 7 urteko neska-mutilei gomendatutako saioa izango da, Virginia Morionesen eskutik.

Lotutako albisteak

Imagen
26.01.26
Datorren larunbatean, aurtengo lehen ‘Story time’ saioa egingo da

Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin
Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz
Imagen
16.01.26
Yogarte Samskara"’ haurrentzako esperientziaren bigarren edizioa egingo

Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte