Ingelesezko eta frantsesezko mintzapraktika taldeetan parte hartzeko izen-ematea zabalik

31.10.19
Udal Liburutegia

Ermuko Udal liburutegiak ingelesezko eta frantsesezko mintzapraktika taldeetan parte hartu ahal izateko izen-emate epea zabaldu du.

Ekimen honen helburua hizkuntza bat giro lasaian praktikatu ahal izateko tokia eskaintzea da. Asmoa ez da klaseak jasotzea, beste hizkuntza batean hitz egiteari eta ideiak azaltzeari beldurra galtzea, baizik. Jarduera honetan parte hartzeko baldintza bakarra elkarrizketa arruntean aritzeko gaitasuna izatea da; taldeak maila altua dutenek osatuko dituzte, B2 mailatik gorakoek.

Jarduera doakoa da, eta saioak azaroko lehenengo astean hasiko dira: 7an frantsesezko taldea eta 8an ingelesezkoa.

Frantsesezko taldea ostegunero bilduko da 18:30etik 20:00etara bitartean, eta ingelesezkoa, aldiz, ostiralero 18:30etik 20:00etara. Ingelesezko taldeko dinamizazioa Deustuko Unibertsitatearekin sinatutako hitzarmenaren bidez egingo da.

Izen-ematea liburutegian bertan, 943 17 92 12 telefono zenbakian edota biblioteca@udalermua.net bete daiteke, izen-abizenak, liburutegiko bazkide zenbakia, telefonoa, helbide elektronikoa eta aukeratutako hizkuntza maila emanda.

Ekimen honek aurreko ikasturteetan burututakoaren jarraipena izan nahi du eta Udal liburutegian dauden hizkuntzak ikasteko metodoen osagarria da, non azken urteetan metodo, hiztegi eta ikus-entzunezko formatu berriak erosteko inbertsio handia egin den gero eta urriago diren material hauen eskaerei erantzuna emateko.

Lotutako albisteak

Imagen
26.01.26
Datorren larunbatean, aurtengo lehen ‘Story time’ saioa egingo da

Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin
Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz
Imagen
16.01.26
Yogarte Samskara"’ haurrentzako esperientziaren bigarren edizioa egingo

Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte