‘Emakume Anitzen Eguneroko Borrokak’ leloko argazki erakusketa ikusgai Emakumeen Topagunean
‘Emakume Anitzen Eguneroko Borrokak’ lelopeko irudi bildumen erakusketa horman zintzilik eta ikusgai du atzotik Ermuko emakumearen Topaguneak. Bilduma Guatemalako Cristina Chiquín Rodriguez argazkilari eta kazetariaren irudiak osatzen dute. Erakusketa hilabetez mantenduk oda Ermua, abenduaren 16a bitartean. Sarrera librea eta doakoa da.
Hori bisitatu daiteke zerbitzua arreta eskaintzeko zabalik dagoen orduetan: goizez 9:30etatik ordu 1 eta erdietara, eta arratsaldez lau eta erdietatik zazpi eta erdietara bitartean. Ostiraletan bakarrik goizez.
Irudiek emakume ugariren eguneroko borraka islatzen dute, beraien aurpegiak erakutsiz; izan ere, desberdintasunaren, indarkeriaren, arrazakeriaren, kolonialismoaren eta beren gorputz, lurralde eta komunitateen aurka bizi duten etengabeko mehatxuaren aurrean.
Lotutako albisteak
Aurten lanak formatu digitalean aurkeztu ahal izango dira, otsailaren 6ko 14:30etara bitartean
Jai-egunetan itxita egongo eta ordutegiak egokituko dituzte, bihar guztiek 12:00etan itxiko
Kultura eta indarkeria sexistaren aurkako 20 bideo aurkeztu dira aurtengo lehiaketara