‘Nik ere badut’ tituluko ikus-entzunezkoak, herriko ‘Beldur Barik 2019’ sariaren irabazle

22.11.19
Berdintasuna

''Beldur Barik 2019'' lehiaketaren tokikoak Ermua BHI Institutuko ikasleen ikus-entzunezko bat saritu du,'' Nik ere badugu'' izenekoa; emakumeen hilekoa estigmatizaturiko gaitzat aurkezten duena, eta, hori naturaltasunez normalizatzearen aldeko proposamena eginez. Lobiano Kulturguneak jaialdiaren X. edizioa hartu zuen bart arratsean, eta ekitaldi horretan aurkeztu ziren jendaurrean ediziora aurkeztutako proposamenak, eta epaimahai kalifikatzailearen erabakia. Ermuko Udalak eta Aukera Berdintasunerako sailak 300 euroko saria eman diote epaimahaiak aukeratutako lanari, 1. kategorian 12 eta 14 urte bitarteko parte-hartzaileentzat. Kategoria berean, ikastetxe bereko ikasle talde batek ''Denok gara pareko'' tituluko beste lan bat aurkeztu zen, lehiaketako bigarrena bertaratutako ikusleen txaloak jaso zituena. Lehiaketako beste bi kategorietara ez da proposamenik aurkeztu, eta, beraz, hutsik geratu dira. Aurten behera egin du parte-hartzeak, eta aipatu bi lanak soilik aurkeztu dira aurtengo ediziora.

Hona hemen aurten aurkeztutako lanen zerrenda:

12 eta 14 urte bitarteko kategoria; bi taldeak Ermua BHIko ikasleak.

  • Nik ere badut, Libe A., Ekaitz P., Uxue A., Nerea M., Irati D. D., Axpe A., Lucia G. eta Lorea L.
  • Denok gara pareko, Ekaitz P., Irati D. D., Uxue A., Lorea L., Nerea M., Julen G., Alex G., Libe A., Lucia G., Axpe A. eta Aiur O.

Gogoratu behar, bi lan horiek lehiaketa orokorrean eta baita sari herrikoian ere parte hartuko dutela, horietan ere sarituak izan daitezkeelarik.

La Basu''(Elena Caballero) rap abeslariak aurkeztu zuen jaialdia, bere letrak eta musikak zuzenean eskaini zituen saio atsegin eta dinamiko batean. Etxebarrin jaio eta Bilbon bizi den artistak ‘Gerra’ tituluko bere azken lanaren hainbat pieza eskaini zituen. Soinu garbia eta mezu zuzenak, Beldur Barik jarrera azpimarratu zutenak. Etxebarriko rap abeslariak eta bere hip-hop konposizioak zutik jartzea eta bertaratutako pertsona batzuk dantzaraztea lortu zuten.

Lotutako albisteak

Imagen
05.01.26
Berdintasun Sailak 2026ko martxoaren 8rako kartel lehiaketa deitu du

Aurten lanak formatu digitalean aurkeztu ahal izango dira, otsailaren 6ko 14:30etara bitartean
Imagen
18.12.25
Udal instalazioen Gabonetako jai-egunak eta ordutegi bereziak

Jai-egunetan itxita egongo eta ordutegiak egokituko dituzte, bihar guztiek 12:00etan itxiko
Imagen
28.11.25
‘Beldur Barik Ermua’ lehiaketak bi kategoriako bost talde saritu ditu

Kultura eta indarkeria sexistaren aurkako 20 bideo aurkeztu dira aurtengo lehiaketara