Aurora taldeak fusio eta tenperamentuz betetako musika aurkeztuko du Lobianon

12.12.19
Kultura eta Gazteria

Aurora boskoteak kontzertua eskainiko du larunbat honetan Lobiano Kultur Gunean, arratsaldeko zortzietatik aurrera. Sarrerak 10 eurotan daude salgai, eta Kutxabank erakundearen webgunearen bidez, kutxazain automatikoen sarean edo Lobianon bertan eros daitezke.

Bartzelonako Taller de Musics-eko Goi Mailako Eskolatik sortutako talentu talde bat biltzen du Aurorak. Pere Martinez kantari gazteak, Max Villavecchia piano-joleak, Javi Garrabella baxu-joleak, Joan Carles Marí bateriak eta Jose Manuel Alvarez dantzariak osatzen dute boskotea. Poesia espainiarra, dantza eta flamenkoa beste herri musika batzuekin nahasten dituen ekimen gisa definitzen dute haiek beren proiektua.

Taldeak abentura musikal berri bati ekingo dio Manuel de Falla konpositorearen abesti ezagunenetatik bidaiatuz, sonoritate tradizionalak urratzen dituzten lengoaietarantz eboluzionatzeko eta beste estetika batzuekiko fusioa esploratzeko. Cadizko konpositorearen obraz gain, beste hainbat figura aipagarri ere omenduko ditu Aurorak, hala nola Lorca, Albeniz eta Pedrell. Taldeak jazzetik eta flamenkotik gertu dagoen eremu batera eramango ditu konposizioak, beste musika genero batzuekiko elkarrizketari uko egin gabe, flamenko klasikotik aldenduz baina bere nortasun ezaugarriak mantenduz.

Lotutako albisteak

Imagen
21.01.26
Paloma San Basiliok ‘Dulcinea’ ikuskizuna aurkeztuko Ermua Antzokian

Ez dago sarrerarik eskuragarri, guztiak saldu direlako
Imagen
20.01.26
Antzokiak bi ekoizpen espainiar, azpitituludun eta animazio bana proiektatuko ditu aste honetan

‘Frontera’ eta ‘Rondallas’ dira programazioaren ardatz; zinelubean ‘Father, mother, sister, brother’ eta haurrentzako saioan ‘200% Wolf’ emango
Imagen
20.01.26
‘Queralt Lahoz' abeslariaren kontzertua bertan behera

‘Janus Lester’rek ordezkatuko du apirilaren 24an programatutako emanaldian