Artarraik irabazi du Erakusleiho Lehiaketako epaimahaiaren saria, Truccos bigarren eta Cocoliso hirugarren

20.12.19
Gizartea

Gabonetako herriko Erakusleihoen Lehiaketaren hamargarren edizioak badu, jada, irabazle zerrenda. Lehiaketako epaimahaiak azken egunetan erakusleiho guztiak bisitatu ditu, eta jada aukeratu du aurtengo irabazlea.

Erabakia ez da batere erraza izan, baina epaimahaiko kide ezberdinen puntuazioak ikuskatu eta kontuan izan ostean, lehenengo saria Artarrai dekorazio dendak irabazi du. Bigarren sarirako ere lehia oso estua izan da, baina azkenean Truccos ileapaindegiari eman zaio, eta hirugarrena, aldiz ‘Cocoliso’ haurren jantzi eta osagaien dendarentzat.

Lehen sariaren irabazleak, Artarrai dendak 800 euro jasoko ditu, eta bigarrenak, trucos ileapaindegiak, 400 euro eta hirugarren eta azkenak, Cocolisok, aldiz, 2000 euro. Kopuru horiekin denda hobetzeko edo modernizatzeko analisia eta proiektua egin beharko dituzte, lehiakortasunaren mesede eta hori areagotzeko.

Erabakia hartu ahal izateko, epaimahaiak alderdi desberdinak hartu ditu kontuan puntuazioa ematerako garaian, hala nola, sortzaile izatea, originaltasuna, argitasuna, diseinua, produktuaren beraren integrazioa, konposizioa osatzeko zailtasuna, teknika eta kontzeptua bera eta aurkezpena. Alderdi horiek guztiak baloratu ostean hartu da azken erabakia.

Lotutako albisteak

Imagen
04.02.26
‘Nire liburutegia, zure liburutegia' senidetze-proiektura batuko udal Liburutegia

Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
30.01.26