Bizkaiko suhiltzaileek Abeletxe egoitza desinfektatu dute prebentzio-neurri gisa
Bizkaiko suhiltzaileek -Iurretako parketik etorritakoak- Ermuko ''Abeletxe'' adinekoen egoitzako instalazioak eta tresna komunak edo kolektiboak desinfektatu dituzte gaur. Lan hori lurraldeko zentroetan prebentzio-neurriak eta asepsia areagotzeko protokolo baten barruan kokatzen da, zeina Gizarte Ekintzako Foru Departamentua buktzatzen ari den Covid-19 edo Coronavirus delakoaren hedapena ahal den neurrian saihestu eta prebenitzeko.
Taldea norbera babesteko ekipamendu banarekin sartu da, eta lainoztatzeko gailuekin ur eta lixiba diluzio bat aplikatu du gela eta elementu komunetan. Kanpotik sarrera nagusiko eremuan eta esparruaren barandetan eman dute.
Ermuko Abeletxe nagusien erresidentziak, Vitalitas enpresak kudeatzen duenak, une honetan ez du manifestatu edo ofizialki kasurik erregistratuta artatzen dituen adinekoen artean; hala ere, babes neurrian areagotzea ez dago soberan, halakorik gerta ez dadin. Hori izan da gaur goizeko operazioaren kasua eta arrazoia: prebentzioa.
Lotutako albisteak
Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Otsailaren 5ean bilera irekia, Lobiano Kulturgunean, 18:30etan
Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira