2020ko Santixau jaietarako kartel lehiaketa deitu du Kultura sailak

31.03.20
Kultura eta Gazteria

Ermuko udal Kultura Sailak aurtengo Santixau jaietarako kartel lehiaketa deitu eta zabaldu du. Helburua 2020ko herriko jaien irudia izango den lana hautatzea da.

Lehiaketan parte hartzea librea da, eta nahi duen oro aurkeztu ahal da. Pertsona bakoitzak gehienez ere hiru lan aurkezteko aukera izango du, eta originalak eta beste inongo lehiaketatan saritu gabeak izan beharko dute. Lehiaketa honetan parte hartzen duten guztiek baldintza hori onartzen dutela aitortzen dute.

Lanen gaiak herriko Santixau jaiei erreferentzia egin beharko diete, eta nahitaez Santiagos 2020 Ermuko Jaiak esaldia agertu beharko da.

Lehiaketara aurkezten diren lanek ez dute mezu iraingarririk, deialdiaren xedearekin bat ez datozenik edo pertsonekiko errespetua falta zaienik jaso beharko. Hori saihesteko, epaimahaiak adierazpide edo sinbologia matxista edo sexista duten lanak edo herritarrentzat oro har iraingarriak izan daitezkeenak baztertuko ditu antolakuntzak.

600 euroko sari bakarra dago, irabazleak jasoko duena

Edozein teknika artistiko onartuko da kartela burutu ahal izateko.

Originalak kultura@udalermua.net e-posta kontura bidali beharko dira 2020ko Santixau jaietako kartel Lehiaketa lemarekin. Obrak aurkezteko epea ekainaren 3an, asteazkenean, amaituko da.

Epaimahaia ekainaren 5eko ostegunean bilduko da erabakia hartu eta jakinarazteko, eta lan irabazlearen egileak 600 euroko diru-saria jasoko du. Kartelak jaietako programaren portada jantziko du.

Saritu gabeko lanak hilabete batez -epaimahaiak iritzia ematen duen egunetik kontatzen hasita- egileentzat eskuragarri izango dira berreskuratu ahal izateko. Behin epe hori igarota, lanen gain dituzten edozein eskubideri uko egiten diotela ulertuko da.

Ikus itzazu lehiaketaren oinarriak osorik lotura honetan.

Lotutako albisteak

Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin
Imagen
27.01.26
Antzokiak ‘Vida privada' eta ‘El médico II' filmak proiektatuko ditu asteburu honetan

‘Aro berria' zineklubean eta ‘Abuela tremenda' haurrentzat, programazioaren beste proposamenak
Imagen
27.01.26
Hartza eta oilarra bateratu ditu Inauteriak iragarriko dituen kartel irabazleak

Kultura Sailak lehiaketako kartel irabazlearen berri eman du gaur, zeina Edurne Cacho aragoiarraren lana den eta animali biak bateratzen dituen