Zuzeneko formazioa bideokonferentzia bidez KZgunean

15.05.20
Hezkuntza

KZgunea zentroen sareak prestakuntza-modalitate berri bat jarri du martxan aurrez aurrekoa ordezteko, Alarma Estatua ezarri zenetik bertan behera gelditu baitira arreta presentzialak. Irakasteko modu berri hori zuzeneko prestakuntza da, talde txikientzako bideo-deien bidez.

KZguneko hezitzaileak arduratuko dira 4 eta 6 pertsona bitarteko taldeei klaseak emateaz. Bide telematikoetatik eskaintzen diren ikastaroetan askotariko gaiak sartzen dira, hala nola enplegua bilatzeko aplikazioak, mekanografia, bideo-edizioa, ofimatikako softwarea, sare sozialak edo online erosketak. Prestakuntza horietako bakoitza bi saiotan emango da, bakoitza bi ordukoa.

Eskuragarri dauden ikastaroen zerrenda osoa hemen kontsulta daiteke.

Ikastaro horietako edozeinetan parte hartu nahi dutenek inprimaki hau bete beharko dute datu pertsonalak, harremanetarako datuak, ordutegia, lehentasunezko hizkuntza eta izena eman nahi duten ikastaroak zehaztuz.

KZgunea arduratuko da 4-6 pertsonako taldeak osatzeaz eta erabiltzaileei ikastaroaren hasieraren berri emateaz posta elektronikoz.

Zalantzarik edo kontsultarik izanez gero, interesdunak KZgunearekin harremanetan jar daitezke 945 016 100 telefonoan edo kzc@kzgunea.net helbide elektronikoan.

Lotutako albisteak

Imagen
13.01.26
Helduen Heziketa Iraunkorreko zentroak matrikula berrirekiko du

Urtarrilaren 26tik otsailaren 7ra, bigarren lauhilerako
Imagen
10.12.25
Santa Ana auzoan gauzaturiko "Energia Eguna" jarduerak saria merezi izan du

5.000 eta 20.000 biztanleko udalerrien artean ekimenik onenarena jaso du
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian