‘Haurreskola' Partzuergoak datorren ikasturterako matrikulazioa irekiko du

20.05.20
Ekonomi Sustapena

Ermuko Haurreskolak iragarri du datorren ikasturterako matrikulazio epea aste honetan irekiko duela. 2019tik 2020ra bitartean jaiotako seme-alabak dituzten familiei zuzenduta dago inskripzioa, baldin eta haurrak 2020-2021 ikasturteko irailean, urrian edo azaroan zentroan sartu nahi badute.

Matrikula hori bide edo modalitate bitan egin ahal izango da: lehena, online, bitarteko elektronikoen bidez, maiatzaren 21etik ekainaren 8ra, biak barne. Eta, bigarrena, ikastetxeetan bertan, ekainaren 1etik 8ra bitartean. Aurrez aurreko ordutegia 9:00etatik 14:00etara izango da. Interesa duten Ermuko gurasoek matrikula egin dezakete astelehenetik ostiralera Iparragirre kaleko 15. zenbakian dituzten instalazioetatik, edo 943 17 64 31 telefonora deitu, edozein zalantza argitzeko.

Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu Haurreskolak Partzuergoaren webgunea.

Eusko Jaurlaritzak ezarritakoaren arabera, ''Haurreskola'' zentroek datorren astean irekiko dituzte ateak berriro, maiatzaren 25eko astelehenean, hain zuzen ere. Egun horretan, langileak lanera itzuliko dira segurtasun-baldintzetan eta bakarrik goizeko ordutegian, goizez soilik, 9:00etatik 14:00etara. Une honetan ez dakigu noiz bueltatu ahal izango diren ikasleak eta itzulera horren baldintzak.

Lotutako albisteak

Imagen
09.12.25
Tokiko dendek gabonetako merkatua egingo

Hilaren 20an, larunbata, eta 21ean, igandea, Merkatu plaza zaharrean
Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik