Imagen
TeknoTekak modu murritzagoan irekiko du bihar ikasleentzat
08.06.20
Ekonomi Sustapena
Deseskaladaren 3. fase berri honetan, normaltasunaren zati bat berreskuratzeko prozesuaren barruan, ikasle kolektiboaren kezka eta eskariaren aurrean –batez ere, Batxilergoko 2. mailako ikasleek eta unibertsitateko ikasleena-, Ermuak Izarra Centreko TeknoTeka irekiko du bihar, asteartea (2020.06.09). Berrirekitze hori, ezinbestean, egungo osasun-krisiak eskatzen dituen baldintzetara eta Covid-19aren pandemiara egokituta egongo da, eta, beraz, ordutegi eta erabiltzaile-kopuru txikiagoa izango du:
Hona hemen baldintzen xehetasunak:
- Ordutegia; instalazioa denbora laburragoz egongo da irekita:
- Lanegunetan, astelehenetik ostiralera: goizeko 8etatik iluntzeko 9ak bitartean, etenik gabe.
- Larunbata eta igandeetan: 8etatik ordu 2etara.
- Edukiera edo gehiengo erabiltzaile kopurua:
- Gehienezko edukiera %50a izango da; hau da batera eta aldiberean gehienez ere 25 pertsona, elkarren artean osasun agintarien gomendatzen duten 2 metroko tarteak utzi ahal izateko.
- Segurtasun- eta higiene-neurriak:
- Erabiltzaileek nahitaez maskara erabili beharko dute.
- Solairu bakoitzean gel hidroalkoholikoa egongo da erabilgarri. Higienea zorroztea eta bakoitzak bere materiala erabiltzea eskatzen da.
- Garbiketa-enpresak bere txandak eta higienizazio-protokoloak indartuko ditu.
- Informazio-kartelak jarriko dira, gomendio eta neurriekin, erabiltzaile guztiek jakinaren gainen Egon daitezen.
- Norberaren erantzukizunari eta zentzuzko erabilerari dei egiten zaio, erabiltzaileek azpiegitura txandaka bidez erabili dezaten azterketak prestatu nahi dituzten ahalik eta pertsona gehienek aukera izateko.
Lotutako albisteak
Imagen
09.12.25
Tokiko dendek gabonetako merkatua egingo
Hilaren 20an, larunbata, eta 21ean, igandea, Merkatu plaza zaharrean
Hilaren 20an, larunbata, eta 21ean, igandea, Merkatu plaza zaharrean
Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da
Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest
Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik