17 ikuskizunek osatzen dute Ermua Antzokiko kultur programazio berria

04.09.20
Kultura eta Gazteria

Ermuko Udaleko Kultura Sailak irailetik abendura bitartean Ermua Antzokian eskainiko diren ikuskizunen programazioa aurkeztu du. Agenda berri horrek zuzeneko jarduerara itzultzea dakar, martxotik Covid-19ak eragindako pandemiaren ondorioz izandako geldialdiaren ondoren.

Gustu guztietarako eta diziplina eta estilo ezberdinetako 17 ikuskizunek osatzen dute programazioa. Musikaren atalean, Mikel Erentxun, Xabi Solano eta Soleá Morenteren kontzertuak izango dira ekitaldirik nabarmenenak. Arte eszenikoei dagokienez, Gabino Diego eta Cecilia Solaguren artistak izango ditugu, Los Mojigatos antzezlanarekin, eta Yunke Magoak Conjuro bere azken ikuskizuna aurkeztuko digu.

Bestalde, haurrentzako ikuskizunak ere izango dira: Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazo ezagunak, Demode Quartet Epa Txiki! musika proposamenarekin, eta Gorakada Taldea, Pinocchio klasikoaren bertsio bereziarekin.

Ikuskizun guztietarako sarrerak irailaren 9an, asteazkenean, jarriko dira salgai, 09:00etatik aurrera, www.kutxabank.es webgunean eta Lobiano Kultur Gunean – astelehenetik ostiralera 09:00etatik 21:00etara –.

Proposatutako ikuskizunez modu seguruan gozatuko dela bermatzeko, jarraian nabarmenduko ditugun hainbat neurri ezarri dira:

  • Maskara erabiltzea eta eskuak gel hidroalkoholikoarekin garbitzea nahitaezkoa izango da esparrura sartu ahal izateko.
  • Edukiera murriztu egin da, bai besaulki-patioan, bai komunetan.
  • Sarrerak ez dira zenbakituta egongo, eta, beraz, aretoko langileak arduratuko dira eserlekuak esleitzeaz.
  • Pertsonen arteko segurtasun-tartea mantendu behar da, elkarrekin doazen pertsonen artekoa izan ezik.
  • Sarrerak bitarteko digitalen bidez eta aldez aurretik erostea gomendatzen da, leihatilan pilaketarik egon ez dadin.
  • Halaber, ekitaldietara garaiz joatea gomendatzen da, sarrera ohi baino motelagoa izango baita.
  • Ikuskizunen ondoren, aretoa pixkanaka hustuko da, bertako langileen jarraibideen arabera.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin