Pandemia jasan arren, Yunke magoak emanaldiko sarrerak agortu ditu

23.09.20
Ermua Antzokia

Yunke Magoa –Castellonen jaiotako Salvador Vicent Martinez- Ermua Antzokira etorriko da ostiral honetan ‘Conjuro’ tituluko ikuskizuna aurkeztera, gaueko hamarrak eta laurdenetatik aurrera. Yunke munduan ezagunetakoa den magoa, Munduko Magia sari bi irabazi dituelako; berriena, Korean 2018an, irabazitako FISM eta lehena 2000. urtean Lisboako txapelketan. Artista ospetsu honek sarrera guztiak saldu eta agortu dituenez, Covid-19ko pandemiaren eraginez Antzokian erdira egokitu den edukiera guztia -250 jarleku- beteko du.

Conjuro ikuskizunean biltzen ditu Yunkek bere ilusiorik onenak, bere azken sorkuntza magikoak eta munduko magorik ezagunenetakoa izatera eraman dutenak, horietako hainbat bere kuttunenak dituelarik. Ikuskizun honek indar eta ikusgarritasun handiko jarduerak eskaintzen ditu, baita era guztietako ikusleen gozamenerako joko samurrak ere. Inpaktu ikusgarriko ilusio handiak, musikarekin eta eszenaratze paregabearekin uztartzen direnak, publikoarekiko interakzioak guztia aberastuz. ‘Conjuro’ ikuskizunak Espainian inoiz ikusi ez den ilusionismo mota erakutsiko du.

Yunkeren magia propio eta ederra

Yunke gure garaiko ilusionista handienetakoa da. Bere magia misterioz, edertasunez eta arriskuz betea dago. Bere ilusioak harrigarriak eta hipnotikoak dira. Yunke magiaren berritzailea, ilusioen asmatzailea eta mekanismo magikoen sortzailea ere bada. Bere magia bost kontinenteetara eraman du eta telebista-saioetan parte hartzen du mundu osoan zehar. Agertokian duen handitasuna bere ibilbide osoan zehar jasotako sarietatik askoz haratago doa. Bere ilusioak bakarrak dira. Bere magia, desberdina. Haren lan-filosofia eta magia erabat berezia ulertzeko modua.

Lotutako albisteak

Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin
Imagen
27.01.26
Antzokiak ‘Vida privada' eta ‘El médico II' filmak proiektatuko ditu asteburu honetan

‘Aro berria' zineklubean eta ‘Abuela tremenda' haurrentzat, programazioaren beste proposamenak
Imagen
21.01.26
Paloma San Basiliok ‘Dulcinea’ ikuskizuna aurkeztuko Ermua Antzokian

Ez dago sarrerarik eskuragarri, guztiak saldu direlako