Ordutegia luzatuko da Izarra Centreko Teknotekan

24.09.20
Ekonomi Sustapena

Eraikinak jendaurreko arreta zerbitzua ere izango du

2020/2021 ikasturte ezohiko hau dagoeneko hasi da ikastetxe eta formakuntza zentro gehienetan, eta ikasle ermuarrek pixkanaka ikasketa- eta lan-ohiturei berrekin diete. Horregatik, Izarra Centreko Teknotekak bere ordutegia luzatuko du irailaren 28tik aurrera, astelehena.

Eraikineko lehen eta bigarren solairuetan dauden ikasgelak astelehenetik ostegunera 08:00etatik 18:00etara egongo dira irekita etenik gabe, eta ostiraletan, aldiz, 08:00etatik 15:00etara. Momentuz, asteburuetan itxita egongo dira instalazioak.

Teknoteka behar diren osasun- eta higiene-neurriak betetzeko egokituta dago, eta honako muga hauek ditu:

Edukiera

Edukiera %50era mugatu da, hau da, 25 pertsonara, osasun-agintariek gomendatzen duten moduan, espazio itxietan euren artean 2 metro linealeko distantzia mantendu ahal izateko.

Segurtasun- eta higiene-neurriak

  • Erabiltzaileek maskara erabili beharko dute nahitaez.
  • Solairu bakoitzean gel hidroalkoholikoa egongo da. Higienea zorroztea eta bakoitzak bere materiala erabiltzea eskatzen da.
  • Garbiketa-enpresak txandak eta higienizazio-protokoloak indartuko ditu.
  • Gomendioak eta neurriak jasotzen dituzten informazio-kartelak egongo dira.
  • Banakako erantzukizunari eta erabilera zibikoari dei egiten zaio, ahalik eta pertsona gehienek txandaka erabili ahal izan dezaten azpiegitura.

Jendaurreko arreta Izarra Centren

Izarra Centre eraikina pixkanaka bere jarduera handitzen joan den espazioa da. Gero eta pertsona gehiago hurbiltzen dira instalazioetara, bai beste enpresa erabiltzaile batzuk bisitatzeko, bai ekitaldietara joateko. Askotan, pertsona horiek informazioa edota laguntza behar izaten dute, beraz, jendearentzako arreta-zerbitzua prestatu da, Ermuko Udaleko profesionalek behar duten pertsonei arreta emateko.

Zerbitzua astelehenetik ostegunera 08:00etatik 18:00etara eta ostiraletan 08:00etatik 15:00etara eskainiko da. Horrela, Izarra Centre eraikina herritarrengandik eta erabiltzaileengandik gertuago egongo da.

Lotutako albisteak

Imagen
09.12.25
Tokiko dendek gabonetako merkatua egingo

Hilaren 20an, larunbata, eta 21ean, igandea, Merkatu plaza zaharrean
Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik