Herriko bi euskaltegiek ostegunean hasiko dituzte 2020-2021 ikasturteko eskola presentzialak

29.09.20
Euskara

Euskara ikasi ahal izateko Ermuan ditugun bi ikastetxeetan -udal Euskaltegian eta Kaltxango AEK-n- hurrengo ostegunean hasiko dituzte 2020-2021 ikasturteko aurrez aurreko eskolak. Covid-19 birusaren pandemiak baldintzatutako ikastaro berribat. Horretarako, kontzientziaz prestatu dira, eta segurtasun-protokoloak prestatu dituzte hezkuntza-komunitate osoaren osasuna zaintzeko, bai ikasleena, bai irakasleena. Ikasturtea aurrez aurreko eskolekin hasiko da, eta urritik 2021eko ekainera arte mantenduko dira, betiere aurreikusitakoez gain beste neurribatzuk hartu behar ez badituzte. Eta bi atsedenaldi izango dituzte, Gabonetan eta Aste Santuan ez baita eskolarik izango.

Bi ikastetxeek ordu-eskaintza zabala dute eta maila eta ziurtagiri ofizial guztiak lortzeko aukerak ematen dituzte. Udal Euskaltegiak banatu duen diptikoan zehazten du eta Kaltxango AEK-k bere webgunean eta Ermuko ikastegiari dagokion atalean. Jarduera osagarriak, hala nola Berbalagun.

Ikasleek diru-laguntza eta beka programa zabala dute, gure udalarena, HABErena, Foru Aldundiarena eta Eusko Jaurlaritzarena. Kontsultatu eta eman informazio zehatza eskatu euskaltegi bakoitzean.

Euskarak merezi du, ez izan zalantzari eta animatu!

Lotutako albisteak

Imagen
11.12.25
Olentzero, gure eskutitzen zain

Edozein herritarrek har dezake parte eta opariak zozketaz erabakiko dira
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin