Gobernuaren azpiordezkaritzak lau mila maskara higieniko bidali ditu

06.10.20
Gizartea

Bizkaiko Gobernuaren azpiordezkaritzak  erabili eta botatzeko 4.000 musuko higieniko bidali ditu Ermura, gure udalak funtsezko hainbat zerbitzutako pertsonen artean –ikastetxe ezberdinak: langileak eta ikasleak– eta kolektibo ahulenen artean bana ditzan. Hala jakinarazi digu Vicente Reyes Martin ordezkariordeak gutun bidez. Gutun horretan dagoeneko gure herrira ekarri den materiala jasotzeko bidea adierazten zen.

Udalak Gizarte Ongizateko Arloaren bidez bideratuko du materiala, ikastetxeetan eta elkarteetan bana dadin, hala nola Gurutze Gorrian, Caritasen edo Elikagai Bankuan, eta horien bidez, premia handiena duten familiei eta pertsonei, SAR-V-Covid-19 birusa transmititzea saihesten duen nahitaezko eta prebentziozko elementu hori eskuratzeko zailtasunak dituztenen artean.

Martxoan pandemia hasi zenetik, hainbat aldiz jaso izan ditugu herrian dira horrelako material bidalketak.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
30.01.26
‘Bizkaia Adin Guztientzako Lurraldea' hausnarketa estrategikoan parte hartu du Ermuak

Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan