Jardunaldi Mikologikoen barneko ekintza guztiak, bertan behera
Ermuko Mikologiaren Lagunen Elkarteak asteburu honetako aurreikusita zeuden jarduerak atzeratzea erabaki du.
Horrela, dagoeneko ezagunak diren Ermuko Mikologia Jardunaldien XXXII. edizioak bertan behera utzi behar izan ditu larunbaterako aurreikusita zeuden espezieen bila mendira egin beharreko irteera, plazako erakusketa eta espezieen sailkapena eta Oliver Magoaren emanaldia. Halaber, bildutako unitateen erakusketa, dastatzea eta alboka Musika Eskolako kalejira ere bertan behera utzi behar izan dituzte.
Ermuko Udalak eskerrak eman nahi dizkio Elkarteari jardunaldi hauek antolatzeko egindako lanagatik. Aurrerago, jardueren data berrien berri emango da.
Bizkaiko Mikologia Federazioko presidente Pablo Garcia Azkaratek eta Ingurumen zinegotzi Jol Gisasolak egindako bideo didaktikoa uzten dizuegu jarraian.
Lotutako albisteak
Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Otsailaren 5ean bilera irekia, Lobiano Kulturgunean, 18:30etan
Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira