Hasi dira PCR proba masiboak Aritzmendi pilotalekuan

26.10.20
Gizartea

Osasun Sailak eta Osakidetzak gaur astelehena ekin diote 13 eta 40 urte arteko Ermuko eta Mallabiko bizilagunei PCR probak egiteari. Aritzmendi pilotalekuan muntatu da azpiegitura sanitario osoa, eta gaurtik asteazkenera bitartean izango da agian; baita ostegunean ere, beharrezkoa izango balitz.

Probak egiteko ordutegia 13:00etatik 20:00etara bitartekoa da, eta beharrezkoa da aldez aurretik txanda eskatzea 943 03 26 44 telefono zenbakira deituta edo Osasun Kontseiluarekin harremanetan jarrita 900 20 30 50 zenbakian.

Koronabiruserako PCRaren lagina hartu ondoren, eta emaitza jakin arte, komenigarria da gizarte-harremaneko jarduerarik ez egitea, eta maskara erabiltzeari eta segurtasun-distantzia mantentzeari arreta jartzea.

Egindako probaren emaitzak 72 ordutik beherako epean jasoko dira, SMS bidez, positiboa zein negatiboa izan. Horretarako, zita ematean, telefono mugikorraren zenbakia utzi beharko da. Positiboa bada, telefonoz ere deituko da. PCRa egin eta 72 orduko epea igarota emaitzarik jasotzen ez bada, osasun zentroko telefonora deitu beharko da.

Bien bitartean, Osasun Sailak eta Osakidetzak herritar guztiei gogorarazten diete Covid-19arekin bateragarriak diren sintomak edukiz gero –besteak beste, sukarra, eztula, eztarriko mina, arnasteko zailtasunak edo usaimenaren galera– beren etxeetan isolatzeko eta osasun-zentrora deitzeko.

Alkateak parte hartzera dei egin du

Juan Carlos Abascal Ermuko alkateak PCR probetara "modu masiboan" joateko deia egin die 13 eta 40 urte bitarteko herritarrei. "Covid-19aren transmisio komunitarioa saihesteko betebehar morala dugu; guztiok batera aurre egin behar diogun erronka da, eta hori gainditzeko gai izango gara, uztaileko bigarren hamabostaldian egin genuen bezala", azpimarratu du.

"Gure betebeharrak bete behar ditugu, gizarte arduratsua garela erakutsiz", adierazi du Abascalek.

Lotutako albisteak

Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
30.01.26
Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira