Minbiziaren Aurkako VI. Martxa birtualak 9.250 euro bildu ditu ikerketarako

28.10.20
Gizartea

1.850 ermuarrek parte hartu dute martxaren edizio berezi honetan

Minbiziaren Aurkako Espainiako Elkartearen (AECC) Tokiko Batzordeak 9.250 euro bildu ditu VI. Minbiziaren aurkako martxa solidarioarekin, aurten modu birtualean garatu dena. Dortsal fisiko zein birtualak erosi dituzten 1.850 ermuarren ekarpenei esker, gaixotasun honen ikerketekin jarraitu ahal izango da.

Bildutako guztia Desrregulazio metabolikoa kolangiokarzinoman: diana terapeutiko berrien bila (minbizia behazunetan) ikerketa-proiekturako erabiliko da. Proiektu hori EHUko Mikel Ruiz de Gauna Madariaga biokimikariak zuzentzen du. Ikertzaileak Informazio Batzordean azaldu zuenez, proiektuak kolangiokartzinoma bezalako minbizi ez-ohikoak gibelean nola eragiten duen aztertzen du, Espainian 1.000 kasu soilik izaten baitira urtean. Gaixotasun horrek hilkortasun-indize handia du ordea, eta askotan, esku hartzeko aukera gutxi, jada egoera aurreratuan detektatzen delako, kirurgiarekin tratatzea ezinezkoa denean. Testuinguru horretan, ikerketa taldeak behazuna garraiatzen duten eta hesteekin konektatzeko gibela zeharkatzen duten bideek duten papera aztertzen du.

Juan Carlos Abascal alkateak, Jol Gisasola zinegotziak eta Bizkaiko AECCko eta Ermuko Tokiko Batzordeko ordezkariek 9.250 euroko txekea eman diote Mikel Ruiz de Gaunari asteazken honetan, urriaren 28an.

Lotutako albisteak

Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
30.01.26
Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira