Imagen
Datozen kultur ikuskizunen ordutegiak egokituko dira
28.10.20
Kultura eta Gazteria
Eusko Jaurlaritzaren urriaren 26ko 36/2020 Dekretuaren edukia betetzeko, 23:00etatik 6:00etara bitartean erabilera publikoko bidetik edo espazioetatik pertsonen zirkulazioa mugatzeari dagokionez, Ermua Antzokiak jardueren ordutegiak egokitu ditu berriro.
Hori dela eta, Ermua Antzokian azaroaren 2tik aurrera egingo diren zine emanaldiak ohiko ordutegira itzuliko dira, hau da, asteburuetan 19:30ean eta astelehen, astearte eta ostegunetan 20:30ean. Igandeetako haurrentzako saioa 17:00etan hasiko da ohi bezala.
Bestalde, ostiraletako zuzeneko ikuskizunak 20:00etan hasiko dira, ostiral honetako bertso jaialdia izan ezik, 19:00etan hasiko baita.
Neurri horrek aldaketak izan ditzake osasun-egoeraren eta dagozkion jarraibideen arabera.
Lotutako albisteak
Imagen
27.01.26
Antzokiak ‘Vida privada' eta ‘El médico II' filmak proiektatuko ditu asteburu honetan
‘Aro berria' zineklubean eta ‘Abuela tremenda' haurrentzat, programazioaren beste proposamenak
‘Aro berria' zineklubean eta ‘Abuela tremenda' haurrentzat, programazioaren beste proposamenak
Imagen
27.01.26
Hartza eta oilarra bateratu ditu Inauteriak iragarriko dituen kartel irabazleak
Kultura Sailak lehiaketako kartel irabazlearen berri eman du gaur, zeina Edurne Cacho aragoiarraren lana den eta animali biak bateratzen dituen
Kultura Sailak lehiaketako kartel irabazlearen berri eman du gaur, zeina Edurne Cacho aragoiarraren lana den eta animali biak bateratzen dituen
Imagen
26.01.26
Datorren larunbatean, aurtengo lehen ‘Story time’ saioa egingo da
Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin
Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin