Zuzeneko hitzaldi teknologiko berriak KZgunearen eskutik

29.10.20
Hezkuntza

KZguneak Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiekin (IKT) lotutako gaiei buruzko zuzeneko hitzaldi berriak antolatu ditu. Azaroko aste guztietan 30 minutuko saioak eskainiko dira, euskaraz eta gaztelaniaz, YouTubeko KZguneaTIC kanalaren bidez.

Zuzeneko hitzaldietan parte hartzeko Interneterako konexioa baino ez dute behar interesa dutenek, YouTubeko ekitaldira sarrera librea izango baita, aldez aurretik izena eman gabe. Saio guztiak grabatuta geratuko dira, geroago ere ikusi ahal izateko.

Azaroko hitzaldien programazioa honako hau da:

1. astea: Doako liburu elektronikoak jaitsi

2. astea: Nola gezurtatu berri faltsuak

3. astea: Zure kontaktuak sinkronizatu Google kontaktuekin

4. astea: Podcast-ak entzuteko app eta webguneak

KZgunearen zuzeneko urrutiko hitzaldi-zerbitzuari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, kontsulta ezazu kartel hau.

Lotutako albisteak

Imagen
13.01.26
Helduen Heziketa Iraunkorreko zentroak matrikula berrirekiko du

Urtarrilaren 26tik otsailaren 7ra, bigarren lauhilerako
Imagen
10.12.25
Santa Ana auzoan gauzaturiko "Energia Eguna" jarduerak saria merezi izan du

5.000 eta 20.000 biztanleko udalerrien artean ekimenik onenarena jaso du
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian