Ekonomia zirkularreko eta ekintzailetzako tailerra antolatu du Debegesak

10.11.20
Ekonomi Sustapena

Debegesa Eskualdeko Garapen Agentziak ekonomia zirkularreko eta ekintzailetzako doako tailerra antolatu du, Ermua, Eibar, Elgoibar, Deba eta Mutrikuko Udalek sustatuta.

WeBring enpresak eskainiko du formakuntza, eta Bic Gipuzkoak erakunde gonbidatu gisa parte hartuko du bertan.

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak diruz lagundutako ikastaro honek 26 orduko iraupena izango du, sei lanegunetan banatuta, azaroaren 16tik 23ra bitartean. Gehienez ere 20 pertsonak parte hartu ahal izango dute online ikastaroan, eta 09:00etatik 13:00etarako ordutegian eskainiko dira saioak.

Debabarrenean espiritu ekintzailea indartzea eta ekintzailetzari buruzko ikuspegi orokorra eskaintzea da ikastaroaren helburua, ekonomia zirkularraren kontzeptua zeharka landuz eta eskualdean dauden baliabideen berri emanez.

Ekonomia zirkularraren esparruan interesa duen edonorentzat da tailer hau, eta honako modulu hauek landuko dira:

  1. Modulua: Ekintzailetza eta ekonomia zirkularra
  2. Modulua: Negozioak ekonomia zirkularrerantz bultzatuz
  3. Modulua: Eragina eta erantzukizun soziala
  4. Modulua: Jarduerak eta praktikak
  5. Modulua: Erabilerak

Izena emateko, formulario hau bete behar duzu.

Lotutako albisteak

Imagen
09.12.25
Tokiko dendek gabonetako merkatua egingo

Hilaren 20an, larunbata, eta 21ean, igandea, Merkatu plaza zaharrean
Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik