Odol-emaileek deialdia dute biharko egunerako

15.12.20
Gizartea

Ermuko Odol Emaileen Elkarteak, Donaser izenekoak, odola emateko saio berria antolatu du. Bihar asteazkena, abenduak 16, izango dugu aukera, goizeko nahiz arratsaldeko ordutegian.

Covid-19 birusaren hedapenaren ondorioz bizi dugun egoera ezohikoa izan arren, Euskadiko Transfusioen eta Giza Ehunen Zentroak unitate mugikor bat bidaliko du Ermura, odola herrian bertan eman ahal izateko, ospitalera joan beharrik izan gabe. Izan ere, odol premia etengabea da eta, beraz, gure donazioek ere hala izan behar dute. Egunero, Euskadiko ospitale eta klinika guztiek odola edo odol-osagaiak behar izaten dituzte gaixoak artatzeko, ebakuntza kirurgiko gehienek eta tratamendu mediko askok transfusioak behar baitituzte.

Autobusa anbulatorio zaharraren aurrean kokatuko da, Bizkaia Etorbidean, 09:15etik 14:15era eta 16:30etik 21:00etara bitartean.

Herriko odol-emaileak jakinaren gainean daude jada, deialdi bakoitzeko SMS eta e-posta bidezko mezuak jasotzen baitituzte.

Gaur egun, odola ematea da modu bakarra gure osasun-sistemak ondo funtzionatzeko beharrezkoak diren odol-osagaiak lortzeko (hematiak, plaketak eta plasma).

Hurrengo txandak kontsultatzeko, ikus ezazu honako webgunea.

Lotutako albisteak

Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
30.01.26
Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira