Ermuko ikasle taldeek sari bana jaso dute 'Gaztedi Durangaldea' programako lehiaketetan

23.02.21
Hezkuntza

Ermua BHI ikastetxeko bi ikasle taldek lehenengo saria jaso dute Durangaldea eskualdeko ''I''m Bizi'' eta ''Precious Plastic'' lehiaketetan. Lehenengoak, DBHko 4. mailakoak, energia aurrezteko argi-sentsore bat diseinatzeagatik eta, besteak, plastiko birziklatuarekin egindako hautsontzi eramangarri bat proposatzeagatik.

Gaztedi Durangaldea programa Bizkaiko Foru Aldundiak eta eskualdeko udalek bultzatzen dute.

Durangaldeko ''I''m Bizi'' etan ''Precious Plastic'' ekimenen helburua eskualdeko gazteen gaitasun ekintzaileak eta sortzaileak sustatzea da, jasangarritasunaren eta birziklapenaren inguruko kontzientzia sortzeaz gain. DBHko, batxilergoko eta lanbide-heziketako hainbat gaztek osatutako taldeak deialdian murgilduta egon dira joan den urriaren erdialdetik urtarrilaren amaierara arte. Bi lehiaketek, jada, badituzte talde irabazleak.

''I''m Bizi''n proiektu onenaren saria Ermura etorri da, IES Ermua BHI Institutuko DBHko 4. mailako ikasleen proposamenik osoena eta berritzaileena aurkeztu izanagatik. Argi-sentsore bat aurkeztu dute etxean energia aurrezteko.

‘Precious Plastic’ Durangaldea izeneko lehiaketan bestalde, bi sari banatu zaizkie beste horrenbeste proposamen oso eta borobil aurkeztu dituzten taldeei. Lehena, ‘Ibaizabal Ikastola’ ikastetxeko taldeari plastiko birziklatuaz egindako eta mahaiak orekatzeko tako edo gailua proposatzeagatik. Bigarrena, Ermua BHIko taldeari, plastiko birziklatuaz baita hautsontzi eramangarria proposatzeagatik. Biek, ‘Elhuyar’ dendak erosteko txekeak jaso dituzte, hurrenez hurren, 200 eta 100 euroko erosketa-bonoak.

Bi ekimenetan proiektuak helburu izanik lan egin dute, ''Design Thinking'' metodologia oinarri hartuta. Lehen fasean merkatua ikertu eta aztertu dute, eta "pitching" tresnaren bidez ideia plazaratu eta aurkeztu dute. ''I''m Bizi''ek ez bezala, ''Precious Plastic’n birziklatzearekin eta ekonomia zirkularrarekin lotutako proiektuetan lan egin dute, izenak adierazten duen munduko birziklatzaile eta sortzaileen komunitatearen misioarekin bat etorriz.

Lotutako albisteak

Imagen
13.01.26
Helduen Heziketa Iraunkorreko zentroak matrikula berrirekiko du

Urtarrilaren 26tik otsailaren 7ra, bigarren lauhilerako
Imagen
10.12.25
Santa Ana auzoan gauzaturiko "Energia Eguna" jarduerak saria merezi izan du

5.000 eta 20.000 biztanleko udalerrien artean ekimenik onenarena jaso du
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian