Interneteko gorrotoaren eta desinformazioaren aurkako taktikak
Make Internet Great Again izeneko hitzaldia izango dugu gaur, osteguna, Lobiano Kultur Gunean. Proyecto UNA, sareetan sortutako aliantza feministekin konprometituta dagoen Bartzelonako kolektibo millenialla, osatzen duten pertsonek gorrotoaren diskurtsoen gorakada eta sare sozialen bidezko hedapena ulertzeko gakoak eskainiko dituzte. Era berean, horri aurre egiteko eta alternatibak eraikitzeko tresnak partekatuko dituzte, horrela ziberespazio justuago bat sortzeko, mundu guztiak lekua izan dezan.
Proyecto UNAren helburua ustez erasorik egiten ez duten sinboloen atzean ezkutatzen diren matxismo eta faszismo eredu berriak agerian uztea da, baita Interneten sortu diren lotura feministei balorea eman eta euren lana indartzea ere. Herrigintzan eta komunitatean oinarrituta, hedabideetako botere-gerra kulturalak, Internet eta errealitate analogikoa ikertzen ditu talde honek.
Hitzaldia 17:30ean hasiko da, eta sarrera librea da aforoa bete artean. Aurkezpena amaitzean, proiektuko kideekin mahaingurua egingo da, eta eurek idatzi duten Leia, Rihanna & Trump: De cómo el feminismo ha transformado la cultura pop y de cómo el machismo reacciona con terror liburuaren inguruan hitz egingo da. Lana maileguan hartu daiteke Emakumeen Topalekuko liburutegian.
Lotutako albisteak
Aurten lanak formatu digitalean aurkeztu ahal izango dira, otsailaren 6ko 14:30etara bitartean
Jai-egunetan itxita egongo eta ordutegiak egokituko dituzte, bihar guztiek 12:00etan itxiko
Kultura eta indarkeria sexistaren aurkako 20 bideo aurkeztu dira aurtengo lehiaketara