2021eko Santixauak, bertan behera

29.04.21
Kultura eta Gazteria

Bigarren urtez jarraian, Udalak jarduera alternatiboen programa bat eskainiko du udako hilabeteetarako

Ermuko Udalak, bigarren urtez, 2021eko Santixauak bertan behera uztea erabaki du. Covid-19aren pandemiak eragindako egungo osasun-krisia dela eta, ezinezkoa litzateke jaiak orain arte ezagutu ditugun bezala antolatzea, eta, beraz, aurten ere ez dira Santixauak ospatuko.

Dena dela, Udal Kultura Saila lanean ari da herritarrentzat jarduera-programa alternatibo bat diseinatzeko, 2020ko uztailean eskaini zen bezala. Ekitaldi horiek ekainean eta uztailean egingo lirateke, Orbe Kardinalaren plazan, eta bertaratzen diren pertsonen osasuna bermatuko da, beharrezko segurtasun- eta higiene-neurri guztiekin.

Laster emango dira ezagutzera jarduera hauen inguruko xehetasun guztiak.

Lotutako albisteak

Imagen
27.01.26
Antzokiak ‘Vida privada' eta ‘El médico II' filmak proiektatuko ditu asteburu honetan

‘Aro berria' zineklubean eta ‘Abuela tremenda' haurrentzat, programazioaren beste proposamenak
Imagen
27.01.26
Hartza eta oilarra bateratu ditu Inauteriak iragarriko dituen kartel irabazleak

Kultura Sailak lehiaketako kartel irabazlearen berri eman du gaur, zeina Edurne Cacho aragoiarraren lana den eta animali biak bateratzen dituen
Imagen
26.01.26
Datorren larunbatean, aurtengo lehen ‘Story time’ saioa egingo da

Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin