Irakurketa-gida tematiko propioa, LGTBI+ harrotasunaren eguna dela-eta

21.06.21
Berdintasuna

Udal Berdintasun sailak LGTBI+ harrotasunaren Eguna ospatzeko urteroko irakurketa gida argitaratu du. Gaur, astelehena, hilak 21, dokumentu hori liburutegian, Emakumearen Etxean, udaletxean, Lobianon eta Abiapunturen banatzen da.

Gidak euskarazko eta gaztelaniazko nobedade literarioak biltzen ditu. Helduei zuzendutako eleberriak eta LGTBI+ gaiko saiakerak biltzen ditu. Horrez gain, nerabeen eta haurren irakurketak eta musika eta ikus-entzunezko iradokizunen aipamena egiten ditu.

Gidaren azala espresuki prestatutako kartela da, eta ''Sé Tú-Izan zu zeu'' leloa eta hatz-marka baten irudia dituenak. Beatriz Gámiz Berdintasun zinegotziak azaldu zuenez, "mezuak pertsona bakoitza bera izatearen garrantzia adierazi nahi du, bere bizi-aukerak eta sexu-orientazioa edo genero-orientazioa alde batera utzita, bere gaitasun guztiak garatu ahal izan ditzan eta gizarteari bere talentua eman diezaion".

Lotutako albisteak

Imagen
05.01.26
Berdintasun Sailak 2026ko martxoaren 8rako kartel lehiaketa deitu du

Aurten lanak formatu digitalean aurkeztu ahal izango dira, otsailaren 6ko 14:30etara bitartean
Imagen
18.12.25
Udal instalazioen Gabonetako jai-egunak eta ordutegi bereziak

Jai-egunetan itxita egongo eta ordutegiak egokituko dituzte, bihar guztiek 12:00etan itxiko
Imagen
28.11.25
‘Beldur Barik Ermua’ lehiaketak bi kategoriako bost talde saritu ditu

Kultura eta indarkeria sexistaren aurkako 20 bideo aurkeztu dira aurtengo lehiaketara