Indarkeria Matxistaren aurkako Udal Plana Ermuko etxeetara iritsiko da
Ermuko Udalak otsailaren 23ko udalbatzarrean aho batez onartu zuen Indarkeria Matxistaren aurkako lehen Planaren berri emango die herritar guztiei. Horretarako, datorren astean zehar informazio liburuxka bat banatuko da herriko etxe guztietara.
Beatriz Gamiz Berdintasun zinegotziak azaldu duenez, proiektuaren hedapenaren helburua "herritarrak inplikatzea da, herritar guztiei eragiten dien gai honetan; izan ere, indarkeria matxista giza eskubideen urraketa orokorrenetako bat da, eta munduko biztanleriaren erdiak pairatzen du; izan ere, edozein emakumek indarkeria mota hori jasan dezake emakume izate hutsagatik".
Liburuxkak zortzi orrialde ditu euskaraz eta beste horrenbeste gaztelaniaz. Bertan, emakumeek espazio publikoetan zein pribatuetan jasan ditzaketen indarkeria matxista motak grafikoki azaltzen dira, eta, gainera, Planaren bost puntu nagusiak laburbiltzen dira. Udalak indarkeria mota hori jasaten duten emakumeei laguntzeko dituen baliabideak ere zehazten dira. Guztira, liburuxkaren 7.500 ale banatuko dira.
Gamizek ermuar guztien laguntza eskatu du gaitz sozial honen inguruan kontzientziatzeko.
Lotutako albisteak
Aurten lanak formatu digitalean aurkeztu ahal izango dira, otsailaren 6ko 14:30etara bitartean
Jai-egunetan itxita egongo eta ordutegiak egokituko dituzte, bihar guztiek 12:00etan itxiko
Kultura eta indarkeria sexistaren aurkako 20 bideo aurkeztu dira aurtengo lehiaketara