Udalak zuhurtzia eta erantzukizuna eskatu die herritarrei datozen egun bereziak direla eta

22.07.21
Kultura eta Gazteria

Ermuko Udalak bizi dugun osasun egoera korapilatsuaren aurrean ardura eta zuhurtasun mezua helarazten duen bandoa argitaratu du, Santixauetako jai egunetan gerta litezkeen ospakizunei begira.

“Aurten ere goiari eutsi behar diogu, berriro ere, ezin izango baitugu gure jaiez gozatu ohi bezala, lagunekin eta maite ditugunekin. Osasuna arriskuan jar dezaketen jarduerak saihestu behar ditugu. Pixkanaka borroka irabazten ari gara. Txertaketari esker egoera arintzen ari da guztiontzat, baina arduratsuak izaten jarraitu behar dugu, eta pertsonen kontzentrazioak saihestu, maskarak erabili, eskuen higienea mantendu eta, azken finean, gure helburua lortzen laguntzen diguten neurri guztiei eutsi”, zehazten da dokumentuan. Herriko portal guztietan kokatuko da bandoa.

Udalean ordezkaritza duten talde politiko guztiek erantzukizun-mezu bat helarazi nahi diete herritarrei: “Zuhurtzia-mezu bat, ez lasaitzeko eskatuz baina, batez ere, itxaropen-mezu bat igorriz. Badakigu bidea gogorra izaten ari dela, baina badakigu lortuko dugula”.

“Ziur gaude laster berriro normaltasunez bizitzeko aukera izango dugula, baina horretarako txertaketa-tasa altua lortu behar dugu, ‘artaldeko immunitatea’ deritzona lortzeko. Gure Santixauak lehen bezala ospatuko ditugu, horretaz ez dago zalantzarik; bultzadatxo bat besterik ez zaigu geratzen”, dio Juan Carlos Abascal alkateak sinatutako oharrak.

Lotutako albisteak

Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin
Imagen
27.01.26
Antzokiak ‘Vida privada' eta ‘El médico II' filmak proiektatuko ditu asteburu honetan

‘Aro berria' zineklubean eta ‘Abuela tremenda' haurrentzat, programazioaren beste proposamenak