4.000 pertsona baino gehiagok gozatu dute 'Uda plazan' programako ekitaldiekin

28.07.21
Kultura eta Gazteria

Zortzi astez gustu guztietako ikuskizunak eskaini ostean, amaitu da Uda plazan kultur egitaraua. Ermuko Udaleko Kultura Sailaren datuen arabera, guztira 4.151 pertsona izan dira programa osatu duten 31 jardueretan; beraz, batez beste 134 ikus-entzule izan dira saio bakoitzean.

Ekaineko eta uztaileko asteburu entretenigarrietan, herritarren artean interes gehien piztu duten ikuskizunak Rojo Telón konpainiaren Nudo zirku-emanaldia (220 lagun) eta herriko Alboka Musika Eskolako ikasleen kontzertua (246 ikusle) izan dira.

Covid-19ari aurre egiteko osasun eta higiene neurriei dagokienez, ikuskizunetara gerturatu diren pertsonen ulergarritasuna eta portaera ona azpimarratu dute antolakuntzatik, eta ez dute aparteko gorabeherarik eragin.

Musika, dantza, antzerkia, zirkua, bertsolaritza, magia, haurrentzako ikuskizunak… arte horiek guztiak Orbe Kardinalaren plazan izan dira ikusgai bi hilabete hauetan, Uda plazan programari esker. Horrekin guztiarekin, balantze oso positiboa egin du Ermuko Udalak.

Lotutako albisteak

Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin
Imagen
27.01.26
Antzokiak ‘Vida privada' eta ‘El médico II' filmak proiektatuko ditu asteburu honetan

‘Aro berria' zineklubean eta ‘Abuela tremenda' haurrentzat, programazioaren beste proposamenak