Udako zineak gustu guztietarako zortzi zinta aurkeztuko ditu

30.07.21
Kultura eta Gazteria

Datorren astelehenean, abuztuaren 2an, hasiko da aire zabaleko udako zine programazioa. Ermuko Udaleko Kultura Sailak abuztuko gauetarako jarduera dibertigarri hau antolatu du berriz ere, umorezko, animaziozko eta abenturazko zortzi film berriz gozatzeko.

Emanaldiak astelehen eta asteazkenero izango dira, abuztuaren 2tik 25era bitartean, Orbe Kardinalaren plazan. Film guztiak 22:00etan hasiko dira, eta eguraldiak laguntzen ez badu, ohi bezala, Santiago elizako arkupeetan izango dira emisioak.

Zine-saio guztietan, nahitaezkoa izango da maskara erabiltzea publikoaren gunera sartzeko. Eserlekuak euren artean 1,5 metroko distantziarekin kokatuko dira, eta bizikidetza-unitate bereko pertsonak bakarrik eseri ahal izango dira elkarrekin. 10 urtetik beherako haurrek heldu batekin joan beharko dute.

Proiekzio osoan zehar, publikoa eserita egon beharko da, eta zine-gunea utziz gero, ezingo da berriro sartu.

Ikuskizuna amaitu ondoren, bertaratutakoek eserlekuetan egon beharko dute eta antolakuntzako langileen jarraibideak bete beharko dituzte, gunetik txandakatuta irteteko.

Udako zine egitaraua

Udako zine emanaldietarako aurreikusitako zortzi filmak honakoak dira:

Lotutako albisteak

Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin
Imagen
27.01.26
Antzokiak ‘Vida privada' eta ‘El médico II' filmak proiektatuko ditu asteburu honetan

‘Aro berria' zineklubean eta ‘Abuela tremenda' haurrentzat, programazioaren beste proposamenak